Eskubideen Donostia Gutuna


Donostia Kongresua, pertsona nagusien eta Alzheimerra eta beste dementzia batzuk dituzten pertsonen eskubideei buruzkoa, 2017ko urriaren 20an, ostirala, ospatuko da AFAGI elkartearen eta Aubixa Fundazioaren eskutik eta bertan bi arazo hauei buruzko “Gutun” biei, egite parte-hartzailea izan duten lanei, buru emango zaie. Datorren urriaren 20an, Donostiako Kursaalean adineko pertsonen eta dementzia duten pertsonen eskubideei buruzko lanen emaitzen aurkezpena egingo da. Dokumentu bi hauek Aubixa Fundazioak eta AFAGIk erreferentziazko testutzat eman nahi ditu eta berauen berezko izaeragatik partekatua izango den baliabide multzoa izan dadin; gizarte zibil antolatu osoarekin, erakunde arduradunekin, esparru akademikoarekin eta baita gaietariko batean edo bietan sakontzeko interesa duen herritar ororekin ere.

“Donostia Gutun” bien lehen bertsioa dagoeneko eskura duzue web orrialde honetan, bestetik azken idazketarako ekarpenak hemen jar ditzakezue edota info@aubixaf.org helbide elektronikora edo Resurrección Mª de Azkue 6, 3º- B – 20018 de Donostia-San Sebastian posta helbidera bidali, ahal delarik irailaren 21a aurretik. Urriaren 20an izango den Kongresura begira, testu bien behin betiko proposamena, irailaren 28ko, Aubixa Fundazioaren Patronatuaren eta AFAGI elkartearen Zuzendaritzaren bileran erabakiko da.

Donostia Kongresuan zehar, aipatutako “Gutunen” aurkezpena hainbat aurkezpen eta debateekin batera emango da, urriaren 20ko goizean zehar adineko emakumeen eskubideen, zoriontasunerako eskubidearen edo giza eboluzioan adineko gizon eta emakumeen gaien inguruan izango delarik. Arratsaldean ,berriz, Kongresuak Alzheimerraren kapitulu zabalari helduko dio, diagnostiko goiztiarraren eskubideari buruzko eztabaida zabalduz, diagnostikatuak izan diren pertsonekin elkarreraginean arituz edo zaintzaile nagusien protagonismoari bide emanez.

Jardunaldiarekin batera joango den agenda sozialean, bezperan egingo den aurkezpen ekitaldi publikoa eta 20an zehar emango den gastronomi eta atseden momentuen bidez, Kongresuak zahartze eta dementzia arloan lankidetza eta hartu emanerako aukera berriak miatzeko ardura/kezka eta jatorri anitzetako pertsonak elkartzeko aukera izan dezaten du helburu.

Esan beharra dago, Aubixa Fundazioak eta AFAGIk urriaren 20ko Kongresuaren ostean “Behatoki” bi sustatzeko asmoa dutela, adineko pertsonen eskubideen “Gutuna” eta Alzheimerra eta beste dementzia batzuk dituzten pertsonen eskubideen “Gutuna” abiapuntu hartuta, beronen inguruan ematen den askotariko kasuistikaren jarraipena egin eta Donostian aurkeztuko diren bi dokumentuen eguneratzea ahalbidetuko dutena.