Nortzuk garen

Aubixa Fundazioa (www.aubixaf.org) AFAGIren – Gipuzkoako Alzheimerdunen eta Bestelako Dementziadunen Senitartekoen eta Lagunen Elkartea (www.afagi.org)– egitasmoa da, dementziagatik zuzenean kaltetuta eta senitartean ondorioak izan dituztenek egoera honetan ez daudenen parte-hartzearen bila ari dira, gizarte osoaren ardura den narriadura kognitibo eta zahartzearen erronka bikoitzaz ohartarazteko.

Aubixa Fundazioak boluntario adituak elkartzea du helburua, beronen eredu izanik Patronatuaren beraren osaketa, proiektuari lotutako pertsona bakoitzak dakiena edo esperientzia bidez ikasia eskaintzeko aukera izango duelarik, dementzia eta zahartzearen inguruko ikerketa eta interbentzio sozialaren egiteko bikoitza jasotzen duten helburu eta egitekoetara bideratuz.

Aubixa, mugarik gabeko fundazioa da, ez da mugarik ezartzen bere programen egitekoan, ezta bere jardueraren lurralde eremuan ere, nahiz eta jatorria Euskal Herrian duen. Zahartzea, Alzheimerra eta beste dementzia batzuk, inguruan ditugun gizarte guztietan maila berean eragiten dutela argi ikusirik, herrialde garatuetan arlo honetan egiten diren aurrerapauso guztiak munduko lurralde txirotuetako espektatibak hobetzen lagunduko duen itxaropena dugu, Aubixa fundazioko sortzaile eta kideok egunez egun ari gara ikusarazten gure ongizate sistema osatu behar eta ahal izateko erantzuna boluntariotza aditua dela.

AFAGIk - Gipuzkoako Alzheimerdunen eta Bestelako Dementziadunen Senitartekoen eta Lagunen Elkartea (www.afagi.org)- 26 urte beteko ditu Alzheimerra eta dementziak zuzenean kaltetutako Gipuzkoako pertsonen topagune eta ekintza foro gisa. Senitartekoen elkarte izatetik, diagnostikatuak izan direnen lagunak integratu eta estatutuak aldatzera arte heldu da, euren ahaleginean garrantzi handien duten gizon eta emakumeetara heldu da: Alzheimerra edo beste dementziaren bat izan eta euren egoeraz guztiz kontziente direnak. Gure asoziazionismoak eta dementziaren alorrean plantea daitekeen interbentzio sozialerako edozein estrategiaren aurrean gainditu beharreko muga berria dugu. Datozen urteetarako aurreikusten den eskaeraren aurrean kaltetuen elkarteak erantzun eraginkorragoak topatzera bultzatzen dituen akuilua ere bada; dagoen boluntariotzaren trebatzea handituz, estimulazioa kognitiborako IKTen erabileraren gorakadarekin, baliabide propioen kudeaketa eraginkorragoa batez eta beste erakunte sozial eta publikoekiko elkarlanerako bideen etengabeko bilaketarekin.